XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...) kritiken artean honako hauek ditugu:
* Errealitatearen azterketarako alferrikakoa den estatu eta boterearen paradigman ainguraturik daudela.
* Zenbait datuen ezagutza eza ere aurpegiratu izan zaie; adibidez, gudetan inplikaturik dauden benetako interesak, interes hauek ordezkatzen dituzten talde edo klaseak, interes hauek ainguraturik dauden egitura ekonomikoa, hauek azaltzeko egitura politikoa eta aparatu militarra ekintzarako tresna bezala.
* Gudan gehiegi erdiratzearen ondorio bezala, bakea definitzeko garaian beharrezkoak diren beste biolentzia motak baztertzen dituztela.
ii)
Korronte honen baitan, bakea antolaturiko barne zein nazioarte mailako biolentzia eza bezala planteatzen duten autoreak ditugu, hau aurrerapausu garrantzitsu bat izanik.